
NOLA FUNTZIONATZEN DUTE TAILERREK?
Gure tailer guztiak jolasaren bidez ikasteko metodologian oinarritzen dira eta talde txikitan gauzatzen ditugu, pertsona guztiek modu aktiboan parte har dezaten. Normalean 2 orduko iraupena dute, baina talde bakoitzaren beharren arabera egokitu daiteke.
Metodologia nagusiki praktikoa da: ikasleek ariketak, dinamikak eta erronkak egiten dituzte. Guk, bitartean hauek egiten lagundu, zalantzak argitu eta beharrezko azalpenak ematen ditugu.
Saioan zehar, praktika azalpen teoriko laburrekin txandakatzen dugu, teoria hau jardueretan modu naturalean txertatuz. Horrela, teoria eta praktika tailer osoan batera doazelarik.
TAILERREN ESKAINTZA:
Haurtzaroan egin nahi duzun horretan erreferenteak edukitzea ezinbestekoa da. Baina askotan erreferente hauek estereotipoekin lotutakoak dira. Horregatik, haurrei mota guztietako erreferenteak eta pertsonak daudela erakustaraztea garrantzitsua da, bakarrik ez daudela ulertarazteko.
HELBURUAK:
- Lorpenak izan dituzten pertsona anitzak ezagutzea.
- Genero rol-ekin hausten duten jendea ezgutarazi.
- Bizi osoko erreferente maskulinoekin hautsi.
- Haurrak errepresentatuak sentitzea.
Txikitatik esaten digute nor eta nola izan behar garen dugun sexuaren arabera (neska: arroxa, panpinak… mutila: urdina, futbola…). Bada garaia estereotipo, rol eta binarismo horrekin hausteko. Beste pertsona bat nolakoa den, zer gustatzen zaion edo nola jokatzen duen, estereotipoekin bat egin ala ez, errespetatu behar zaiola ulertzea eta hori maitatzea.
HELBURUAK:
- Sexua eta generoaren arteko ezberdintasuna ulertzea.
- Genero bakoitzari ezartzen zaizkion rol-en inguruan gogoeta egitea eta hauekin haustea.
- Pertsona bakoitzak nahi duen bezela izan beharko lukeela ulertzea.
- Genero rol-ei aurre egiteko erremintak ezagutaraztea.
Gazteen artean feminismoarekiko erresistentzia geroz eta handiagoa da, mito asko entzuten dira, feminismoa zer den ulertzean dago gakoa, baita denongan eta egunerokoan duen eragina ere.
Bestalde, adin hauetan, mutil gazteak maskulinitate nabarmen bat garatzen hasten dira, eta horrek haien arteko harremanetan aldaketak ekartzen ditu, batzuetan bortitzak izan daitezkeenak. Portaera hauek nondik datozen, nola identifikatu eta zein eragin izan dezaketen konturatzea da helburua.
HELBURUA:
- Normaltzat hartzen ditugun jarrera matxistak identifikatu eta kontzientzia piztea eta ikaskideei jarrera hauek nola eragiten dien ikustaraztea.
- Feminismoa zer den ulertzea.
- Maskulinitate hauskorraren jokaerak identifikatu eta harremanetan nola eragin dezaketen ulertzea.
- Aurretik aupaturiko egoeretan nola jokatu dezakegun lantzea.
Egunerokoan, edonon eta edonorekin presente dauden zerbait dira, eta ikasgelan ere islatzen dira. Pertsona batek duen boterea, pertsona horrek dituen ezaugarrien araberakoa izan ohi da (arraza, generoa, orientazio sexuala…). Boterea beti daukagu inguruan edo eskuartean, baina garrantzitsuena ondo erabiltzea da.
HELBURUAK:
- Botere harremana zer den ulertzea.
- Ematen diren adibide ezberdinak ulertu eta identifikatzea.
- Ikasgelan ematen diren egoerak identifikatzea.
- Botere honen aurrean nola jokatu behar dugu? Bai eskuartean dugunean edo eragiten digunean?

