BATU eta eraldatu zure ingurunea

Aholkularitza bat gara, pertsonek denbora gehien igarotzen duten tokietako harremanak eraldatzea xede duena: lantokiak, alegia. Horretarako, giro ona izango duten lan-eremuak sortzea da gure helburua, langile bakoitza gustura eta balioetsita senti dadin.

Gure helburuarekin lotuta, hezkuntza zentroekin ere egiten dugu lan hauetan tailer ezberdinak eskainiaz. Honi buruzko informazio gehiago jakin nahi ezkero, klikatu hemen:

Top view of a diverse team collaborating in an office setting with laptops and tablets, promoting cooperation.

NOLA LAGUN ZAITZAKEGU?

Lantokietan espazio eta harreman atseginak sortzeko, langileen esperientzia (EX) eta lan-giroa hobetzen jarduten dugu.

Langileek bere lan-ingurunerekiko duten pertzepzioa eta gogobetetzea lantzen dugu, kontratatuak diren unetik, erretiroa hartzen duten arte. Lan espazioak leku atsegin eta entretenigarri ere bihurtuaz, dinamika eta prozesu ezberdinen bitartez.

Langileen esperientzia hobetzea
Talentua erakartzea eta fidelizatzea
Taldearen garapena: komunikazioa, gatazken kudeaketa, etab.
Produktibitate eta motibazio handiagoa

DIAGNOSTIKOAK ETA ESTRATEGIAK

Enpresako lan-klima, erronkak eta egon daitezken arazoen jatorriak identifikatzeko analisiak eta diagnostikoak egiten ditugu. Behin erronka nagusiak ezagututa, hauei aurre egiteko estrategiak eta soluzioak diseinatzen ditugu zuekin elkarlanean. Eta azkenik, neurketa bat eta jarraipen bat egiten dugu atera diren emaitzen baitan.

Prozesua 3 fasetan banatuta dago. Enpresaren hasierako puntuaren arabera, fase bat edo bestea egiten da, zuen beharretara hobeto egokitzea ahalbidetuz.

Business professionals discussing data charts and graphs in a modern office setting.

FORMAKUNTZAK

Enpresan eduki ditzakezun erronka ezberdinentzako formakuntzak diseinatzen ditugu, bere enfoke praktiko eta interaktiboagatik ezaugarritzen den metodologia bat baliatuz. 

Lantzen ditugu gaiak honako hauek dira:

  • Lidergotza
  • Komunikazioa
  • Gatazken ebazpena
  • Botere harremanak

TEAM BUILDING

Guk argi dugu talde B:ATU bat dela helburuak lortzeko gakoa. Horregatik, team building egun pertsonalizatuak diseinatzen ditugu, erakunde bakoitzaren beharretara eta balioetara egokituak.

Ekitaldi mota hauekin onura asko sortzen ditugu: taldeak berriz konektatzea, erronkak ikaskuntza eta motibazio bihurtzea, lan-giro positiboa eta harreman sendoagoak sustatzea, eta lan-kontestutik kanpo, esperientzia ahaztezinak bizitzea.

A diverse group of adults join hands in an office, symbolizing teamwork and cooperation.
Scroll to Top