BERDINTASUNEAN HEZTEN

BATUn hezkuntzatik jendartea eraldatzen lagundu nahi dugu, txikitatik genero berdintasuna eta zerikusia duten gaiak jorratuz. Horregatik haur eta gaztetxoentzako bideraturik gai hauek modu ezberdin eta entretenigarrian lantzen ditugu.

GURE HELBURUA:

Gure helburua haur eta gazteekin berdintasuna eta aniztasuna lantzea da, modu praktikoan, hau beren errealitateetara hurbilduz. Gai hauekiko interesa piztu nahi dugu, pentsamendu kritikoa sustatu, hausnartu, partekatu eta ikasteko espazioak sortuz. Pixkanaka, jendartean ematen diren desberdintasunak erreproduzitu ez daitezen eta pixkanaka denentzako espazio seguruak sortu daitezen.

Berdintasunaz hitz egitea aspergarria edo inposatua den ideiarekin ere hautsi nahi dugu. Ikastea dinamikoa, dibertigarria eta parte-hartzailea izan daiteke, eta horrela bizitzen denean, askoz errazagoa da interesa eta kontzientzia sortzea, lantzen diren ideiak hobeto barneratuz.

Horregatik, hainbat tailer eta ekintza bitartez haurrak pentsatzera eta gogoeta egitera bultzatzen ditugu, aldi berean, disfrutatzeko eta ondo pasatzeko espazioak sortuz.

METODOLOGIA: Jokoa

Gauzatzen ditugun tailer eta jarduera guztiak jokoa irakaskuntza tresna gixa ulertzen duen metodologian oinarriturik daude. Baina zergatik irakatsi jolasaren bitartez?

Honek dituen ezaugarri positiboetan sinisten dugu. Haur eta gazteek, jardueretan aktiboki parte-hartzea sustatzen du. Parte-hartzaileek jardueretan erronka ezberdinak gainditu beharko dituzte, egiten ari direnean, guztiz inplikatu eta horren garrantzitsu diren gaiez ikastearekin batera, euren interesa piztu, eta ikaskuntza entretenigarri eta dibertigarriagoa bihurtuz.

Contenidos usados en los talleres / Tailerretan erabilitako edukiak

ZERBITZUAK

ESPERIENTZIA PERTSONALIZATUAK

Gure webgunean aurkituko dituzun tailerrez gain, esperientzia eta jarduera pertsonalizatuak ere diseinatzen ditugu. Proiektu bat, behar zehatz bat edo garatu nahiko zenukeen ideia bat baduzu, gustura entzungo dugu.

Esaguzu zer duzun buruan, eta elkarrekin baloratuko dugu zuen beharretara egokitzeko modurik onena.

ESPERIENTZIA:

Galderarik edo interesik baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!