LEGE OHARRA
Ongi etorri BATU ERALDATU KOOP. ELK. TXIKIA -ren webgunera (aurrerantzean, BATU). IFK zenbakia: F21945829 Helbidea: Egia kalea 13, Donostia. Harremanetarako batu@batu.eus posta elektroniko bidez.
Jabetza intelektuala
Web gune honetako edukiak, testuak, irudiak, soinuak, animazioak, etab. diseinu grafikoa eta iturburu-kodea BATU osatzen duten sozietateen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu. Beraz, debekatuta dago osorik edo partzialki erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, BATUren berariazko baimenik gabe.
Webgunearen eduki eta estekak
BATUn ez dugu gure web orriko edukien erabilera okerraren erantzukizunik, erantzukizuna, esklusiboki, haietara sartzen den edo haiek erabiltzen dituen pertsonarena izanik. Era berean, ez dugu webgune honetatik esteken edo bilatzaileen bidez sar daitekeen hirugarrenen webguneetako informazioaren baitako erantzukizunik hartzen.
Web orria eguneratzea eta aldatzea
BATUk eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe, bere webgunean dagoen informazioa eta haren konfigurazioa eta aurkezpena aldatzeko edo ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik hartu gabe.
Alderdi teknikoei buruzko argibideak
BATUk ez du bere gain hartzen interneteko sarera konektatuta egon bitartean, ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsetatik etor daitekeen inolako erantzukizunik, ez eta BATUren kontroletik kanpo egindako legez kanpoko esku-sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteak ere. Halaber, ez dugu inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak izan ditzakeen kalte edo galeren aurrean, baldin eta ematen dugun informazioan errore, akats edo omisioren bat badago eta informazio hori gureak ez diren iturrietatik badator.

